Jochen Peiper gerra-kriminal nazia hil zen Frantzian, bere etxeari su eman ziotenean

Duela
50
urte

1976ko uztailaren 14an,

Jochen Peiper gerra-kriminal nazia hil zen Frantzian. Malmédyko sarraskiaren erantzulea izan zen 1944an. 1946an SSak epaitu zituztenean Dachau-n, heriotzara kondenatu zuten arren, 1956an aske geratu zen.

Ondoren, Porsche auto enpresako zuzendaritzako kargua lortu zuen eta Frantziara joan zen anonimoki bizitzera. Bere historia zabaldu zenean, bere etxeari su eman zioten.

Esaten denez, sutetik ihes egin zuen, baina Hitlerrek sinatutako Mein Kampf liburuaren ale bat salbatzera itzuli zenean sabaia gainera erori zitzaion.

Iturria:

Josep Fontana, Por el Bien del Imperio, Una Historia del Mundo desde 1945 (Ediciones Pasado y Presente)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.