Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez edota zaurien ondorioz hildakoak.
100.000 lirateke 2023ko urriko 7aren eta 2025ko urtarrileko 5aren bitartean Israelek Gazan hildakoak; horrek erran nahi du urte hastapenean Gazako Osasun ministerioak zenbaturiko 45.500 hildakoen kopurua bikoiztu daitekeela. Hori dio, ekainaren 19an plazaraturiko Violent and Nonviolent Death Tolls for the Gaza War: New Primary Evidence ("Gazako gerraren ondoriozko heriotza bortitzak eta ez-bortitzak: lehen mailako ebidentzia berriak") ikerketak. Hori horrela, 2023ko urriaren 7az geroztik Gazako biztanleriaren %4 hil duela Israelek ondorioztatu dute ikerleek –kontuan hartu, gainera, ikerturiko epeaz geroztik sei hilabete pasa direla, egunez egun zenbakiak are gehiago emendatuz–.
Azterketa hori zuzeneko elkarrizketetan oinarritzen da, eta Gazako Zerrendako 2.000 etxebizitza aztertu dituzte, guztira, 10.000 pertsona. Kalkuluei segi, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak –tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago–. Zuzenean tiroek eta bonbek hildakoez gain, zeharkako biktimak ere kontuan hartu dituzte: gosez, hotzez, egarriz zein zaurien ondorioz hildakoak. Beste, 8.540 gehitu behar zaizkie 75.200 hildakoei. Hildakoen %56,2 emakumeak, haurrak ala adinekoak direla ere zehaztu dute ikerleek.
Halaber, 12.000 pertsona baino gehiago desagertuta egongo lirateke oraindik, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera, gehienak hondakinen azpian lurperatuta.
Israelek hildako gazatarrak, Gazako Osasun Ministerioaren zenbaki ofiziala baino askoz gehiago liratekeela dioten ikerketa bat baino gehiago plazaratu dira azken garaietan. Duela urte bat The Lancet aldizkari zientifikoak zioen eritasunak eta bestelako zeharkako faktoreak kontuan hartuta, hildakoen kopurua gutxienez 186.000 pertsonakoa zela.
Hildakoak zenbatzeko, Gazako Osasun Ministerioak ez du bere datuetan sartzen aurkitu gabeko desagertuen kopurua. Ospitale publiko eta pribatuetako informazioan oinarritzen da –gero eta gutxiago direnak, ia denak suntsituta baitaude—, bai eta online jasotako datuetan ere (senitartekoek hildakoen berri ematen dutenean).
Nazioartean ezagunak diren ikerleak dira ikerketaren oinarrian: Michael Spagat ekonomialari britaniarra, Khalil Shikaki politologo palestinarra, PRIO Osloko Bakeari buruzko Ikerketa Institutuko Havard Hegre, Debarati Guha-Sapir epidemiologista indiarra, Jon Pedersen ikerle independentea, Eran Bendavid AEBetako mediku eta ikerlea eta Michael Robbins Arab Barometre ikerketa sareko zuzendaria.
Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.
Global Sumud Flotillan parte hartzen duen Alma itsasontziari drone bidez eraso egin diote asteartetik asteazkenerako gauean, Tunisiako kostan. Aurreko egunean berdina gertatu zitzaion ontzidiko beste itsasontzi bati eta beraz, bi egunetan pairatutako bigarren erasoa da.
Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek, eta bost kide hil dituztela ziurtatu; Qatarreko segurtasun indarretako beste pertsona bat ere hil da bonbardaketan. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso... [+]
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.