SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

  • Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025eko uztailaren 10ean - 10:18
Azken eguneraketa: 11:27
Polizia manteroi oldartu zaien unea, Iruñeko Karlos III etorbidean. SOS Arrazakeria
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Erasoa Iruñeko Karlos III etorbidean gertatu da, asteazken goizean. SOS Arrazakeriak sare sozialetan salatu du Foruzaingoa eta Udaltzaingoa etorbide horretan zeuden kaleko saltzaileei oldartu zaiela, horietako batzuk identifikatu dituztela eta euren materiala lapurtu dietela. Gainera, egoeraz kezkatuta lekura gerturatu diren pertsonei Poliziak isunekin mehatxu egin diela gaitzetsi du, eta horietako baten aurka piperbeltz espraia ere erabili dutela. 

"Ez dugu onartuko eraso arrazistarik gure kaleetan. Erantzukizunak exijitzen ditugu", adierazi du SOS Arrazakeriak. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute mantero bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.