Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta baliabideak" behar dituela salatu dute.
Euskarari trufarik ez lelopean, Euskal Konfederazioak deituta Baionan bildutako dozenaka euskaltzalek Maider Behotegi EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria seinalatu dute. Erakunde horren aurrekontuaren inguruko negoziazioek sortu duten harrabotsaren harira jarri dute jomugan, eta negoziazio horietan Pirinio Atlantikoetako Departamendua "jukutrian" aritu bada, kargua utzi dezala eskatu diote Behotegiri. Gainera, aldarrikatu dute hizkuntza politikak "ausardia eta baliabideak" behar dituela euskarari etorkizuna bermatzeko.
2022az geroztik berritu gabe egon ostean, EEP Euskararen Erakunde Publikoak Frantziako Estatuaren partetik jasoko zituela iragarri zuen duela bi aste. Erabaki horri erantzun gisa, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eta Antton Kurutxarri hizkuntza politikarako lehendakariordeak ohartarazi zuten "egungo baldintzetan" ez dutela sinatuko EEP berritzeko hitzarmena. Hain justu, 2023ko uztaileko bileran beharrak zehazteko dokumentu bat prestatu zuten, eta ondorioztatu aurrekontuari 2,6 milioi euroren ekarpen osagarria egin beharko litzaiokeela –partaide bakoitzak 650.000 euro gehiago jarri beharko lituzkeela–. Adostasunik ez zenez, kopurua 300.000 eurora apaldu zuten iazko abenduan. Parisek hitzemandako 100.000 euro horietatik urruti, beraz.
"2017tik izoztua egon ondoren, %10 baizik ez da igoko, hots, 2017tik izan den inflazioaren azpitik! Fitsik ez! Deus ez! Trufa hutsa!", salatu du agerraldian Peio Jorajuria Euskal Konfederazioko zuzendaritzako kideak. Euskal Hirigune Elkargoak epemuga jarri die EEP osatzen duten kideei Frantziako ordezkariekin elkarrizketekin eta negoziazioekin jarraitzeko: sei hilabete. Behotegik, ordea, uztailaren hasieran Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin egindako agerraldian, ez zuen irudikatu erakunde publikoaren amaiera: "Nora joango lirateke gaur egun hizkuntza politikarako jartzen diren lau milioi euroak?".
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]
Euskalgintzako hainbat eragile Baionako karriketara atera dira EEPren finantzaketaren inguruko kezkak agertzeko. 2017tik izozturik den aurrekontuaren aurrean, Frantziako Estatuak iragarritako 100.000 euroko igoera "trufa" gisa salatu dute.
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.