ALBISTE GEHIAGO

Eskuin mutur nazionalista espainiarra eta bere mariatxi popularrak “ezeztapenaren kulturaz” mintzo dira. Ezin dela ezer esan diote hedabide hegemonikoen jabetzan ia erabateko nagusitasuna dutenek. Baina bien bitartean, Herrialde Katalanetan azken hamarkadetan izan den tragediaren kudeaketa negargarri eta txuskeroagatik arduradunik ez da “ezeztatu”. PPk eta Voxek ezeztatzen duten bakarra da klima aldaketa. Halakorik ez da, 2024ko urriaren 29an hil ziren 229 lagunak bezalaxe. Heriotza gehienak saihestu zitezkeen, baina ardurak ere eraman ei ditu urak. Urtebetera senideek eta herritar askok ez dute ahantzi, ordea: “Ez dugu Mazónen dimisioa bakarrik eskatzen, baita espetxera bidaltzea ere”.

Argazkia: Carlos Mazón presidentearen dimisioa eskatu dute 50.000 bat lagunek Valentzian asteburuan, 200 elkartek babestuta. M. Quintero – Getty Images
Testua: Axier Lopez

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Benetan gaur egongo erronken inguruko informazioa ematen delako, ikuspuntu zabal batetik.

Ilurdotzetik Sara
Azoka
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan