Getxoko Sirenoa bahitu zutela aldarrikatu zuten ekintzaile batzuek

Duela
13
urte

2013ko abenduaren 10ean,

Getxoko Sirenoa bahitu zutela aldarrikatu zuten ekintzaile batzuek. Bi urte lehenago Algortako Portu Zaharrean argazki-erakusketa batean jarritako argazki erraldoia zen Sirenoa, gizonezko sirena bat. Udalak 30.000 euro ordaindu zituen argazkiagatik, eta bahiketak zeresan handia eragin zuen hirian. Ur-pistolak eskuan eta kaputxaz estalita, bahitutako argazki erraldoia atzean zutela, bideo bat zabaldu zuten. Bertan, hamabost eguneko epea eman zioten udalari etxe eta pabilioi hutsak egon artean etxebizitza gehiago ez eraikitzeko hitza emateko, eta Algortako zuhaitzen kimuak herritarren artean banatzeko. Hiru asteren buruan agertu zen Sirenoa Armintzan, Getxoko alkatearen txalet ondoan.

Iturria:

Ainhoa Larrabe Arnaiz, Hiru egun epea betetzeko (Berria, 2013ko abenduak 22). l

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...