Maddi Ane Txoperena gailendu da Aiherrako saioan

  • Aiherrako Denen etxea gelan jokatu da bigarren faseko lehen saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Maddi Ane Txoperena.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 9an - 09:41
Bertsozale.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aiherrako Denen etxea gelan abiatu da Xilabaren bigarren fasea. Lekorneko bertso eskolako haurrek biziki ongi eman diote ongi etorria bertaratutakoei. Irati Alcantarillaren ordez Pettan Prebende aritu da kantuan, eta berarekin batera honako bertsolariak izan ditugu oholtza gainean:

  • Josu Txoperena Iribarren
  • Karlos Aizpurua Etxarte
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Patxi Iriart Hiribarren
  • Pettan Prebende Thikoipe
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Maddi Ane Txoperena izan da puntu gehien bildu dituena: 415.

Honela gelditu dira saioko puntuazioak:

Maddi Ane Txoperena Iribarren --------------------------------415

Maddalen Arzallus Antia -------------------------------------414

Patxi Iriart Hiribarren --------------------------------------408,5

Karlos Aizprua Etxarte -------------------------------------385,5

Josu Txoperena Iribarren -----------------------------------353,5

Pettan Prebende Thikoipe ----------------------------------297,5

Gai emaile lanetan Aritz Bidegain Aire aritu da.

Epaile lanetan aldiz, Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Ortzi Murua Berra, Iban Thicoipe eta Eneko Bidegain Aire. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.

Aiherrako herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Aiherrako Beltzuntze elkartea eskertu nahi dugu, ostatua eta taloak proposaturik.

Xilabak bere bidea segituko du Muskildin datorren larunbatean, abenduak 13, Posonpesenea gelan 17:00etan.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...