Hizkuntza eskakizunak berriz jomugan: EAEko Auzitegi Nagusiak legearen konstituzionaltasuna zalantzan jarri du

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikulu baten legezkotasunaz Konstituzio Auzitegiari galdetzea mahai gainean jarri du. PPk eta Voxek aurkeztutako bi helegite ebazteko prozesuan egin du proposamena Auzitegi Nagusiak. Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren ustez, “jauzi larria” da emandakoa eta “marko juridiko osoa kolokan” jar dezake. Legea “guztiz konstituzionala” dela adierazi du.

Kabia erakundeko langileak epaitegiaren ebazpen euskarafoboa salatzen, Donostian. Kabia

2025eko abenduaren 5ean - 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PPk eta Voxek eragin dute Auzitegi Nagusiaren galdera. Enplegu Publikoan euskara normalizatzea eragozteko helegitek jarriak zituzten eta EAEko Auzitegi Nagusia horiek aztertzen ari da. Prozesu horretan, Auzitegi Konstituzionalari iritzia eskatzeko aukera mahai gainean jarri du. Fiskaltzak ontzat hartu du Auzitegiaren proposamena. Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 187.5 artikuluarekin daukate zalantza. Artikulu horrek administrazio publikoko lanpostu guztietan hizkuntza eskakizunak zehaztu behar direla jasotzen du.

Bengoetxea sailburua “harrituta eta kezkatuta”

Auzitegiak egindako iradokizuna ez-ohikotzat jo du. Lan Eskaintza Publiko zehatz batzuen inguruan egon diren sententziak gogorarazi ditu, “baina honek, beharbada, kolokan jartzen du gure marko juridiko osoa”. Erabaki honen aurrean kezka larria adierazi du, eta “jauzi larritzat” jo du egindako urratsa. Gobernuak alegazioa jarri duela azpimarratu du eta gehitu du Auzitegiaren proposamenak “ez daukala zentzurik” eta legea “guztiz konstituzionala” dela.

Euskara eskakizunen aurkako eraso etengabea

Euskararen aurkako ehun sententzia, bi urteko epean. Gehienak hizkuntza eskakizunen sistemari lotutakoak. Josu Aztiria legebiltzarkideak datu hori eman zuen Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko EH Bilduk Legebiltzarrean lege proposamena aurkeztu zuenean. Enplegu publikoan euskararen normalizazioari etengabe jartzen ari zaizkien oztopoak geldiarazteko asmoz, EAJk eta EH Bilduk lege erreforma bana aurkeztuak dituzte.

Euskalgintzak eta hainbat sindikatuk urteak daramatzate erasoak salatzen eta lege babes handiagoa eskatzen. 2022ko irailean, EAEko sektore publikoaren euskalduntzeari 15 urteko epemuga jartzeko adostasuna aurkeztu zuten ELAk, LABek eta Kontseiluak.

Bi sindikatuek abenduaren 16rako eta 17rako mobilizazioak deitu dituzte, hurrenez hurren, Iruñean eta Gasteizen, Euskararik gabe, kalitatezko zerbitzu publikorik ez lelopean.


2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...