Nazcako lerroak biderkatzen

Argazkia: Turismo de Peru
Argazkia: Turismo de Peru
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nazcako lerroak (Peru) bilatzeko adimen artifiziala erabili berri du Yamagatako unibertsitatea (Japonia) buru duen ikerlari talde batek, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte: duela 2.000 urte baino gehiago lurrean marraztutako beste 300dik gora lerro edo irudi topatu dituzte, orain arte ezagutzen zirenak ia bikoiztuz.

Gainera, oraindik baieztatzeke dauden beste 1.000 hautagai ere antzeman ditu AAk. Kopurua handitzeaz gain, lerroen interpretazioan ere lagun dezake ikerlanak, apaingarri isolatutzat jotzen zirenak, komunikazio eta erritu sare egituratu baten parte baitira orain. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...