Igandetik astelehenerako gauean 4 graduko lurrikara izan da Araban, erregistroak daudenetik lurralde horretan atzeman den handiena. Epizentroa Iruña Okan izan du, eta lurraldearen gehiengoan nabaritu da. Ez da kalte pertsonal edo materialik izan. Japonian ere izan da lurrikara, 7,6 gradukoa, eta ondorioz, hainbat zauritu izan dira eta tsunami arriskuagatik 23.000 lagun inguru ebakuatu dituzte.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Lurrikarak