Software librea etxean

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etxepare Lizeoko ikasleek software librean oinarrituriko sistema eragilea zelan instalatu daitekeen partekatzen duen eskuliburu txiki bat sortu dute. Liburuxka horrekin, sistema eragile komertzialen aurrean, hala nola Windows 11, zaharkituta geratu diren ordenagailuei bizitza luzatzeko bidea ulergarriagoa egiten dutela uste dut.

Eskuliburua ikusteko aukera izan dut, eta oso ondo azalduta dagoela iruditu zait. Pausoz pauso eta irudi askorekin. Inoiz halakorik egin ez baduzu ere, gutxienez instalazio batek atzetik zein prozesu dituen hobeto ulertzeko gerturapena izan daiteke.

Eskuliburutik interesgarrien iruditu zaidana da egunerokorako gomendatzen dituzten programak; etxean egunerokoan software librea ibiltzeko aukera ugari gomendatzen dituzte. Baina zelan da posible hainbeste programa edozein pertsonaren eskura egotea? Nork finantzatzen du hori guztia?

Gaur egun software librea eremu ugaritan erabiltzen da, munduko enpresa nagusiek euren azpiegitura informatikoak mantentzeko darabilte, erakunde akademiko puntakoak software librean egiten dituzte garapen ugari, munduko gobernu ezberdinak subiranotasun teknologikoan urratsak ematen hasiak dira: Frantzian adibidez “La suite numerique” egitasmoarekin. Gainera, gizabanako, enpresa txiki eta ertainez osaturiko ekosistemek ezagutza horri ekarpenak egiten dizkiote etengabe. Horri esker, etxean software librea eguneratua izan dezakegu, ordenagailu berririk etengabe erosi barik. Gailuen bizitza luzatzeko aukera handitzen da. Bestalde, ditugun gailuen sistema eragileek egiten dugun erabilera bideratzeko gaitasuna duten garaiotan, etxean software libredun ordenagailuak erabiltzeak dinamika hauekiko boteretzen gaituela uste dut. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude