Merituari domina eman zioten Lasa eta Zabalaren torturatzaile Gómez Nieto guardia zibilari

Duela
43
urte

1983ko abenduaren 10ean,

Merituari domina eman zioten Lasa eta Zabala torturatzen aritu zen Gómez Nieto guardia zibilari. Bi hilabete baino ez ziren igaro Joxean Lasa eta Joxi Zabala desagerrarazi –eta hamabi urtera jakingo zenez torturatu eta hil zituztenetik– eta Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen Pedro Gómez Nieto sarjentuari Guardia Zibilaren Merezimenduzko Ordena eman ziotela. Urteetara zabaldu ziren grabaketa batzuetan entzuten da nola aitortu zuen, lehen pertsonan, bi gazteak torturatu eta beren hilobiak zularazi zietela tiro egin aurretik. Ez zuten sekula zigortu, ezta epaitu ere, baizik eta mailaz igo zuten. 2015ean Hondurasen bizi zela jakin zen, eta hango hedabide eskuindar nagusian idazten zuela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.