Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Ziztadak dokumentala
2012-11-16

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde.

Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko.

Bidea Helburu eta Fora de Quadre taldeen ekoizpena.

Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carles Castro, Gemma Garcia
Gidoia: Sabino Ormazabal, Oriol Andrés, Gemma Garcia
Ekoizpena: Gemma Garcia
Dokumentazioa: Carles Castro
Muntaia: María Romero
Soinuaren ekoizpen-ondokoa: Susanna Carreras
Jatorrizko ideia: Bidea Helburu taldea

Iturria: