Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Oier Lorente eta Adur Fernandez Askeguneaz
2021-12-22

Azaroaren 11n, MUNDUA ERALDATUZ GOZATZEKO ERREZETA LIBURUAren aurkezpena aprobetxatu zuten, Donostian izandako desobedientzia zibileko ekintza handiena gogoratzeko. 2013an, gazte batzuen atxiloketa zailtzeko, herritarrek beren gorputzak erabiliz, erresistentzia harresia sortu zuten gazte hauen inguruan, gerora HERRI HARRESIA izenez gogoratuko zena.

Asteak eraman zituzten horrela, hainbat ekimen kultural eginik Donostiako Bulebarrean. Egun hoietan, Bulebarra ASKE GUNEA izan zen hainbat aldarrikapen, manifestazio, kontzertu, hitzaldi eta abar. Ekimen hori gogoratzeko, zer hobe han atxilotuak izan ziren gazteetako biren esperientziak zuzenean jakitea baino? Horretarako Oier Lorente eta Adur Fernandez izan zituzten Marruman urte hartako bizipenez hitz egiteko: nola sortu zen desobedientzia hori? Nola moldatu zen? Nola lagundu zuen herriak?

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.