Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Zizelkariak
2020-03-26

Gure herria zur mutua da. Lur egurtua.
Gure lurra egurra da. Zizelkatzeke dagoen zura.
Amikuze, Sestao, Tutera, Aldude, Moreta, Irunberri.
Sei herri bizi eta militatzeko, sei gazte esperientzia horiei ahotsa jartzeko.

Nor bere ertzetik hasi da zizelkatzen, baina bidegurutzean elkartu gara sarri. Lur bat herri bihurtzeko saiakeran ari diren sei gazteren errealitateak eta ametsak biltzen ditu dokumental honek. Euskal Herriak paisaia bat eta bakarra ez duen eran, herrigintzan ere borroka eta bizipen desberdinak biltzen ditu bere geografiaren azalean. Begirada deszentratua, zizel-hotsak entzuten dira bere luze zabalean. Bizitzeko, militatzeko, harremantzeko, eta finean, Euskal Herria irudikatzeko beste modu bat dakarten zizel-hotsak.

Publiko egiten du horrela Topatuk bere laugarren eta azken dokumentala. Proiektua finantzatzeko crowdfundingean ekarpena egin zuten lagun guztiei mila esker eta besarkada bana! Eta oraindik proiektua ekonomikoki laguntzeko kopia fisikoak edo mertxandising-a erosi nahi izatekotan, zizelkariak@gmail.com helbidean aurkituko gaituzue.

 

Bideo hau Topatu.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Topatu.eus
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.