Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Zer dira zaintzak?
2023-11-02

Miren Arangurenek eta Ainara Santamariak egungo zaintza sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratu dituzte. Solaskideek zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda eta Emagin elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute Iratzar kafe honetan: zaintzak aletzen, ez dadin bizitza eten.

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.