Erreproduzitu bideoa
Albistea
Mikel Arregi gogoratu dute Lakuntzan
2024-11-01

Guardia Zibilak Mikel Arregi tiroz hil zuen 1979ko azaroaren 11n. Ordutik 45 urte igaro diren honetan, gogoratzeko herri ekimena egin dute larunbatean Lakuntzan. Aurten, urteurren berezia dela adierazi dute, Nafarroako Gobernuak indarkeria polizialaren biktima izendatu duelako berriki. Goizean ekitaldia egin dute, ondoren auzatea herriko plazan eta egunari amaiera emateko bazkaria antolatu dute.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Ahotsa.info
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.