Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Lurralde hotzak
2021-03-05

Barren-barrenetik hasten den bidaia pertsonala da Lurralde hotzak. Begiratzeko modu bat da. Arnas egiteko bide bat. Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders edota Rut Hillarp zinemagileen begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinavian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira.

Ez-fikziozko roadmovie honetan, sortzaileen ikuskera, irudien barruan ezkutatzen dena, erlezaintzaren, arkitekturaren eta pertsonen paisaiarekin batera uztartzen da.

Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Aldi berean, arkeologia zinematografikoari zentzu berria ematen dio, gaurko irudiekin elkarrekintzan kokatzean.

Zinemagintzak bere egiten dituen paisaietan, eremuz kanpokoek hartzen dituzten esanahietatik bidaia da Lurralde hotzak. Zinemagintza eta bizitza nahasten dira ikus-entzunezko artefaktu honetan, bizitzea artelana dela jakinik.

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Iratxe Fresneda
  • Ekoizpena: Pimpi & Nella Films
  • Generoa: Sormenezko dokumentala
  • Argazkia: Iratxe Fresneda
  • Muntaketa: Raúl López
  • Soinu-ingeniaria: Joselu Rubio - REC Estudios
  • Zuzeneko soinua: Txelu Medina Arbide
  • Artea eta diseinua: Saioa Etxebarria, Raúl López
  • Iraupena: 66 minutu