Antzezlan honekin zera erakutsi nahi du Tartean Teatroa konpainiak: "antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirura arte kontatzen badakigula".
Bi aukera zituzten, euren talentuaz fidatu, ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu zituzten. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dutela diote. Nahi dutenean utz dezakete. Ikusiko duzue zer egiteko gai diren hizkuntzarekin "jarrita" daudenean.
Ikuskizun honetarako behar duten super-euskara lortzeko Euskaltzaindiko liburutegian sartuta egon dira hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera zieten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria.