Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Lurpeko uren atzetik
2020-11-06

20 minutuko dokumental honen bidez, lurpeko uren ibilbidearen eta jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen dute. Dibulgazio-helburu argi batekin, dokumentalak sistema karstikoaren eraketa eta funtzionamendua azaltzen du, eta urak mota horretako sistemetan dituen funtzioak erakusten ditu: hala nola arrokaren disoluzioa eta horren ondoriozko barrunbeen sortzea, eta egitura mineral desberdinen eratzea, hau da, espeleotemak.

Dokumentalean agertzen diren argazkiak eta bideoak gure inguruko kobazulotan lortuak dira, talde-laneko egun ugaritan.

Egilea(k):
Ilunpe Art
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.