Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Nola justifikatu ekozidio bat trantsizio energetikoaren izenean?
2025-06-13

Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako Taldeko Thomas Brailek hartu dute parte. Bi ordu eta erdiko eztabaida honetan, lehen zatia ozeanoari eskaini zioten, eta bigarrena, berriz, basoari.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.