dokumentala
Gure Irratiak 40 urtez euskarari ahotsa emanez
2021-12-17
Gure Irratiak 40 urtez euskarari ahotsa emanez

1981ean abenduaren 24an, Milafrangan Ernest Hirigoien-en etxean Xabier Leteren Nafarroa Arragoa hedatu zuten irratilari berri batzuk. Gure Irratia osoki euskaraz emititzen zuen irratia sortu zuten Lapurdin. Baionan egon ondoan gaur egun Uztaritzetik hedatzen ditu bere emankizunak, ahotsak, irratiak, Euskal Irratiak sareko kide diren beste lankideekin Ipar Euskal Herriko biztanleei euskarazko hedabide bat eskainiz. 40 urteen kari, irratia egin eta egiten dutenei ahotsa eman diegu dokumental honetan.

Hizlariak: Xipri Arbelbide, Luzien Etxezaharreta, Naroa Gorostiaga, Olatz Idoate eta Marga Forestier
Dokumentalaren egilea: Sabina Hourcade
Musika : Giranice

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago