Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen
2022-10-21

Arrosa Sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Hala Bideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik orduko hainbat partaidek.

Koordinazio lanetan ibili zirenak edota Arrosak berak ekoizten duen Zebrabidea magazineneko arduradunek ere parte hartzen dute beraien bizipen eta oroitzapenak adieraziz. Irratia bizirik eta etengabeko eraldaketan dagoen medio bat izanik, irratia egiteko zein entzuteko modu berriei buruzko hausnarketak ez dira falta dokumental honetan, beti ere gure herri eta hizkuntzaren ikuspegitik. 

Bideo hau Hala Bedik argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Hala Bedi Hala Bedi