Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Gazteak Kalean!
2017-03-28

"Azken urtean Tolosako gazte mugimenduak jasandako errepresioa salatu eta horri aurre egiteko" sortutako plataforma da Gazteak Kalean. 2015etik hona zenbait gaztek jasotako espetxe zigor eskaera eta isunak salatzeko dokumentala osatu dute.

Bi kasu dira nagusienak:

  • 2015eko inauterietan, hiru gazteri 4’5 eta 5’5 urte arteko espetxe zigor eta 38.000 euroko isun eskaera.
  • Tolosako Gazte Asanbladak eginiko eserialdia: 50 gazte ingururi, denera 15.000 euro baino gehiagoko isuna, Gazte horietatik biri hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera.
Egilea(k):
Gazteak Kalean
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.