Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Durango 80 herri kultura
2011-04-29

Unai Iturriaga eta Bideografik ekoiztetxeak elkarlanean egindako dokumental honek 80ko hamarkadan zehar Durangon izandako kultur, herri eta auzo mugimendua isladatu nahi izan du. Elkarrizketa formatuan egina, garaiko ikusentzunezko materialaz hornitua dago dokumentala. Ez da ikerketa lan bat. Ez du ezelako tesirik oinarrian. Oroitzapenak, sentimenduak, bizipenak... Adierazpidearen, antolakuntzaren eta eragiteko modu baten bila zebilen herri baten hamarkada bat. Garaiko protagonistetako batzuen ahotik jasotako lekukotasunak.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!