Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Bizi naizeno
2024-03-10

Bizi naizeno, je danserai la vie, Filipe Oihanburu koreografo eta idazleari buruzko sorkuntza-dokumentala da,. Duela hamar urte baino gehiagotik filmatu duen Lucia Barahona bere ilobak zuzendua. Erretratu musikal honek garaiak zeharkatzen ditu eta euskal dantzan eta kantuan berrikuntza bultzatzen jakin duen koreografo eta koru-buru honen ibilbidea berrikusten du. Beste gai batzuk, hala nola transmisioa, konpromiso politikoa eta bizitzarekiko maitasuna, zehaztasunez eta samurtasunez aztertzen dituen filma. 2023ko abenduan zendu zen Oihanburu.

Kanaldudek zabaldu du lana.

Egilea(k):
Lucia Barahona