Altsasuko gazteen auziko bi errealitate islatzen ditu lanak: batetik, egunkarietan hizki larriz dakarrena, eta, bestetik, auziko protagonistetako batzuen egunerokoa hizki txikiz dakarrena. Iñaki Abad tabernari eta auzipetua, eta Bel Pozueta Adur Ramirez auzipetuaren ama dira protagonista nagusiak. Haiekin batera, presentzia nabarmena du baita ere Aritz Leozen ahotsak, Abaden lagun ona.
Dokumentala Massa d'Or eta Marmoka Films ekoiztetxeek produzitu dute, TV3rekin elkarlanean. EiTBren, Kataluniako Generalitatearen eta Altsasuko Udalaren babesa du.
Urtea: 2021
Zuzendariak: Amets Arzallus Antia eta Marc Parramon Bori
Produkzio eragileak: Isona Passola, Gentzane Martinez de Osaba, Aleix Castellón eta Alex Garcia de Vicuña
Argazki-zuzendaria eta montaia: Marc Parramon Bori
Gidoilaria, bertsoen egilea eta ahosa: Amets Arzallus Antia
Musikaren egilea: Maite Arroitajauregi 'Mursego'
Soinu teknikaria: Gerard Tàrrega Amorós
Soiniaren diseinua eta nahasketak: Dani Zacarías
Grafismoa: Aritz Albaizar
Kamera laguntzailea: Lander Garro
Montaia laguntzailea: Raúl Romnán