Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Zer da gerra?
2019-02-01

1936ko gerrako ume-gaztetxoak eta gaur egungoak agertzen dira ikus-entzunezkoan, beraientzat gerra zer den kontatzen.

Oraingo ume eta gazteei aspaldiko kontua iruditzen zaie gerra. Munduko beste toki batzuetan gertatzen den zerbait. Urrunekoa. Alabaina, ez dira hainbeste urte igaro 1936ko gerratetik. Gerra hura bizi izan zutenen ehunka testigantza dituzte bilduta Ahotsak.eus proiektuan. "Zer da gerra?" dokumental laburraren asmoa gaztetxoei gertatu zena ezagutaraztea da. Horretarako, gerrako umeen testigantzak erakusteaz gainera, gaur egungo ume eta gaztetxoen iritziak ere batu ditugu. Zer da gerra haientzat?

gerra.ahotsak.eus webgunean, 1936ko gerrari eta gerraosteari buruzko testigantzak ikus eta entzun daitezke, gaika sailkatuta.