Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Gerra kontatu - Karlos Zurutuza eta Andoni Lubaki
2022-02-25

Gerrako kazetaritzak behatu eta informatu egiten du, baina bi ekintzen artean badago pertsona bat, bere lanean, idatzizkoan zein bisualean, islatuta geratuko den ikuspegi, sentsibilitate eta etika batekin. Hitzaldi honetan, Karlos Zurutuza eta Andoni Lubaki kazetariek euren erreportajeekin zer bilatzen duten, gune bortitz eta arriskutsuetan zerk mugitzera bultzatzen dituen, transmititu nahi diguten informazioa nola bilatzen edo aukeratzen duten azalduko digute. Edo zer zailtasun dituzten beren lana egiteko, eta zer nolako rola jokatzen duen gaur egun argazkigintzak Interneten eta aldaketa teknologikoen aurrean.