Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Uhinak - Txalaparta Urretxu-Zumarragan
2023-03-31

Urretxun eta Zumarragan txalaparta nola berreskuratu zen azaltzen duen dokumentala, bertan aritu ziren protagonisten ahotik. Instrumentu hau duela 40 urte heldu zen bi herriotara eta egun ekitaldi guztietan txalapartaren soinua entzun daiteke. "Uhin baten modukoa da. Ez dugu txalaparta eskolarik, baina instrumentu hau toki guztietan azaltzen da. Gurea egin dugu. Herri gutxitan du horrenbesteko indarra. 40 urte daramatza Urretxu eta Zumarragan: gu joango gara eta beste batzuk etorriko dira".

Zuhaitzaren Soinua txalaparta taldearen 25. urteurrenaren harira egindako lana da.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...