Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Txillardegiren Klika
2019-02-13

21. Korrikarako egindako dokumentala da. 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho Txillardegiren Klika filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak, besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik Euskadiko Filmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dio egileak. «Desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioak ere topatu ditugu tartean».

Dokumentalak Korrikaren "Klika" leloarekin bat egiten du, Txillardegik berak euskara ikasten hasteko klika noiz sentitu zuen baita elkarrizketa nagusiaren abiapuntua.

 

  • Gidoilaria eta zuzendaria: Kote Camacho
  • Zuzendari laguntzailea: Eneko Dorronsoro
  • Gidoilari aholkulariak: Fito Rodriguez, Eneko Dorronsoro
  • Hizlariak: Txillardegi, Laura Mintegi, Miren  Azkarate, Joxe Azurmendi, Bernardo Atxaga, Elixabete Garmendia, Ainara Lasa, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Itziar Egibar
  • Argazkia, soinua, muntaia eta grafismoa: Kote Camacho
  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua)
  • Ekoizpena: Jakin, UPV/EHU, AEK
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...