Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Euskara batua zertan den
2021-01-15

Jose Luis Alvarez Enparantza zenaren bizitza du ardatz Xabier Madariagak gidatutako lan honek. Enekak, Txillardegiren bilobak, bidaia berezi bat egingo du bere aitonaren izaera eta ibilbidea hobeto ezagutzeko.

Enekak aitonaren pausoei jarraitu egin die eta bera izan zen euskal filologian matrikulatu izanaren arrazoia. Izan ere, Txillardegik Baionako bilkurak gidatu zituela, euskara batuaren sorrera ahalbidetu zutenak. Askoren arabera, bera izan da hain zuzen ere euskara batuaren aita.

Idazle gisa ere entzutetsua zen. Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin aro modernora ekarri zuen euskal eleberrigintza.

Txillardegiren izaera politikoak, ordea, hizkuntzalari handiarena estali zuen, bizitza osoa euskara sendotzen eman zuen idazle emankorrarena. Izan ere, ETAren sortzaileetako bat ere izan zen.

Hori guztia hainbat aditurekin eta idazlearen irudia hurbiletik ezagutu zuten pertsonekin aztertuko du dokumentalak. Besteak beste, Jean-Louis Davant, Baionako bilkuretan "Txillardegi"rekin lan egin zuen pertsonetako bat; Xabier Amuriza, euskara batuan aritu zen lehen bertsolaria; Miren Rubio, kazetaria eta idazlearen biografoa; Pako Sodupe, euskal filologoa eta, noski, Joseba Álvarez (Txillardegiren semea eta Enekaren aita).