Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Ternuara joan-etorria
2020-03-30

Garai batean Ternuara baleak eta bakailaoa harrapatzera joaten ziren euskal arrantzaleen antzera, arraunlari talde batek burututako Indianoak 2017 itsas espedizioaren nondik norakoak erakutsiko dizkigu Caroline Richter-Boninik eta Eneko Olasagastik zuzendutako ikus-entzunezkoak.

Historia, kultura eta kirola uztartu zituen Angeluko Indianoak-Ibaialde elkarteak Saint-Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilotako Ligarekin batera antolatutako ekimenak. 21 arraunlarik hartu zuten parte, lapurtarrak gehienak, baina Zarauzko eta Getxoko arraun taldeetakoak ere bai, Montreal eta Ternuako bina arraunlarirekin batera. Txandaka arraun eginez eta hamar egunen buruan, 400 kilometroko bidaia egin zuten Ternuako kostaldean (Kanada).

Iturria: Eitb Nahieran

 

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!