Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Next Music Station: Maroko
2020-03-24

Afrikako iparraldeko musika mugimenduen abangoardian dagoen herrialdea bihurtu da Maroko. Naida izenpean elkarturik, Casablanca, Marrakech, Fez edo Tanger hirietako gazteek munduan duten lekua aldarrikatzen dute; leku bat non euren erro arabiarrak eta berbereak, kultura musulmana eta mundu global bateko partaidetza uztartzen diren. Next Music Station: Morocco-k bidaia bat proposatzen digu Afrikako iparraldeko gnawa, chaabi edo rai soinuen erritmoan baina baita reggae, rap, rock, pop eta punk musikak lagundurik ere.

Zuzendaria: Fermin Muguruza
Argazki zuzendaria: Jordi Abusada
Azpitituluak: Filmazpit
Talka Records & Films 2010 / 2011 Al Jazeera Network

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.