Ostiral gauean izan zen lurrikara, eta azken datuaren arabera 2.000 pertsona baino gehiago hil eta beste hainbeste zauritu dira, gehienak oso larri. Erreskate lanetan dihardute “larrialdietako zerbitzu guztiek”, eta astelehena erabakigarria izango dela gogorarazi dute, 72 ordutik aurrera hondakin azpian dauden herritarrak bizirik ateratzeko aukera asko murrizten baita.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Patera batean Iberiar penintsulara iritsi ondoren, Iruñera etorri zen duela urte eta erdi. Iturgintza ikasten ari da eta Paris 365 jantoki sozialak abian jarritako futbol taldeko kidea da. Zenbait erabiltzailek osatutako talde honetan harreman eta adiskidantza sareak... [+]
Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]
Caminando Fronteras kolektiboak argitaratu berri duen txosten baten arabera, 11.286 pertsona hil dira azken bost urteetan Europako Mendebaldeko muga gurutzatzeko ahaleginetan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak adierazi du “hunkituta” eta “triste” dagoela Melillako harresian migratzaileek jasotako biolentzia mailarekin eta hori onartezina dela. Nazioarteko erakundeak gertaerak ikertzera deitu ditu Espainia eta Maroco.
Melillako sarraskia estatuek bultzatzen duten "nekropolitikaren" ondorio dela salatu du hainbat kolektibok Bilbon eta Donostian egindako protestetan, eta polizia-indarren jarduna dela horren erakusgarri. 37 pertsona hil ziren ostiralean Maroko eta Espainaren arteko... [+]
Maroko ordura arte bere kontroletik kanpo zen kalamu-merkatuaren erregulatzaile bihurtu da, ad hoc sortutako agentzia bat martxan jarrita. Adierazi dutenez, helburua da lanbide honetako katebegirik ahulena diren "kif" edo kalamu-polen landatzaileen lan-baldintzak... [+]
Beñat Hach Embarek Irizarrek hurbiletik ezagutzen ditu Mendebaldeko Sahararen gaineko auziak. Espainiako Gobernuak Marokoren autonomia proposamena onartu izanak ez dio aparteko harridurarik piztu, baina larria dela dio, eta konponbide politikoa eman behar zaiola... [+]