Erreproduzitu bideoa
dokumentala
In dialogue
2019-09-27

Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRAko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

Zuzendaria: Xuban Intxausti
Ekoizlea: Leire Larisgoitia
Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: David Ramos
Gidoia: Arnau Monràs
Kolaborazio berezia: Sira Abenoza
Musika orijnala: Izorel
Grafismoa: Asier Lasa

Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
Ekoizpen urtea: 2016

Hizkuntza: ingelesa