Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Bisaiak, jauziaren aurpegiak
2017-01-13

1980 eta 1990eko hamarkadetan, Euskal Herriko gatazkaren garai odoltsuenean, ekintzak eta hildakoak asteroko ogia zirenean, gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nortzuk ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Galdera hauek erantzuten saiatu dira Ibai Agirrebarrena-Mendiboure, Eneko Etxegarai, David Rodrigues eta Mikel Petuya errealizatzaileak.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...