Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Armstrongen gezurra
2016-12-23

2009an, Alex Gibney dokumental egile estatubatuarra dokumental hau hasi zen grabatzen, oinarri hartuta Lance Armstrong txirrindulariaren itzuleran, berau lau urte erretiroan egon ondoren. Hiru urte geroago, dopin ikerketa baten ondorioz, Munduko Anti-dopin Agentziak bizi guztirako debekua ezarri zion Armstrongi, edozein kiroletan lehiatzeko. Halaber, kendu egin zitzaizkion Tourreko zazpi garaipenak. Ondorioz, zuzendariak baztertu egin zuen dokumentala. Baina 2013ko urtarrilaren 14an, Oprah-ren saioan agertu ondoren, Armstrongek Gibney-gana jo zuen, okerrak zuzentze aldera. Ikusgarria bezain interesgarria.

Urtea: 2013
Zuzendaria: Alex Gibney
Gidoilaria: Alex Gibney
Aktoreak: Lance Armstrong, George Hincapie, Betsy eta Frankie Andreu, Johan Bruyneel, Michele Ferrari, David Walsh
Euskarazko azpitituluak: azpitituluak.com

Egilea(k):
Alex Gibney