Ondarroa hartu zuten frankistek eta frontea Elgeta-Eibarrekin lerroa osatuta egonkortu zen

Duela
90
urte

1936ko urriaren 6an,

Ondarroa hartu zuten frankistek eta frontea Elgeta-Eibarrekin lerroa osatuta egonkortu zen. Herrian zenbait pertsona atxilotu eta fusilatu zituzten, besteren artean, Victoriano Urkiola, Intxorta memoria elkarteak dokumentatu duenez. Gainera, Saturraran hondartza ondoan emakumeen kartzela irekiko zuten handik urte eta erdira. 4.000 emakume pasatu ziren bertatik, preso politikoak zein sozialak, eta horietatik 177 hil ziren, presoen seme-alabak tarteko.

Iturria:

Josu Chueca eta Luis Fernandez, Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Egunkaria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...