Istiluak hasi ziren Parisko aldirietan, Poliziarengandik ihesean ari ziren bi gazteren heriotzagatik

Duela
21
urte

2005eko urriaren 27an,

Parisen istiluak hasi ziren aldirietako auzoetan, poliziarengandik ihesean ari ziren bi gazteren heriotzagatik: Zyed Benna eta Bouna Traoré.

Langabezia maila altuak eta errepresioaren aurkako istiluak lehertu ziren. Hiru astez haserrea Frantziako Estatu osora zabaldu zen. Gobernuak dozenaka milaka poliziaz gain, erreserbistak ere atera behar izan zituen kalera.

Guztira 8.000 auto baino gehiago erre zituzten eta 2.750 herritar baino gehiago atxilotu zituzten. Azkenik, 2015ean epaitu zituzten lehen txinparta eragin zuten poliziak, eta absolbitu egin zituzten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.