1936ko uztailaren 22an,
Bi hegazkin frankistak Otxandio ametrailatu eta bonbardatu zuten 25 minutuz, Santamaña jaiak ospatzen ari zirela. Herriko plaza milizianoz, soldaduz eta zibilez gainezka zegoen, eta 61 lagun hil zituzten, gehienak zibilak. Herrian ziren soldaduek elizako kanpandorretik egin zioten aurre erasoari, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten. 1936ko Gerrako lehen bonbardaketa zen, frankistek egingo zituzten sarraskien aurrekaria.
Iturria:
Jon Irazabal Agirre, Otxandio Gerra zibilean (1936/37).