Iruñeko bi gazteri hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zieten, soldadu bati deserta zezan aholkatu eta "abur” hitzarekin agurtzea egotzita

Duela
90
urte

1936ko azaroaren 3an,

Iruñeko bi gazteri hamabi urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zieten, soldadu batekin izandako elkarrizketa batean honi deserta zezan aholkatu eta “abur” hitzarekin agurtu izana egotzita. Gazteek soldadu harekin egon izana ukatu zuten epaiketan, baina hala ere, soldaduaren deklarazioari fidagarritasun handiagoa eman zioten gerra kontseiluan, inorekiko etsaitasunik ez zuela argudiatuz. Bi gazteak bi urte beranduago fusilatu zituzten, 1938ko maiatzean, Ezkabako presondegiko ihesean parte hartzeagatik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...