Eusko gudariak kantua abestu zuen lehen aldiz Euzko Gudarosteak

Duela
90
urte

1936ko irailaren 24an,

Eusko gudariak kantua abestu zuen lehen aldiz Euzko Gudarosteak. 1932an Jose Maria Garate Azkarraga jeltzaleak idatzitako hitzekin eta Atzo Bilbon nengoen arabar abestiaren doinuarekin, Arana Goiri batailoiak abestu zuen lehendabizikoz Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia frontera bidean, eta Euzko Gudarostearen ereserki bilakatu zen. Gudu hartan frankisten aurreratzea geldiaraztea eta frontea egonkortzea lortu zuten. Hurrengo hamarkadetan, abestia sinbolo bilakatu zen: diktadura garaian erresistentziaren ikur, eta Trantsizioan manifestazioetan eta omenaldietan erabili izan da, ezker abertzaleak batez ere.

Iturria:

Sabino Arana Fundazioa, “Euzko Gudariak”, el himno de los gudaris (2020ko irailak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...