Jean Laffite jaio zen Miarritzen: pirata, kontrabandista eta esklabista euskalduna

Duela
243
urte

1783ko urriaren 6an,

Jean Laffite jaio zen Miarritzen, pirata kontrabandista eta esklabista euskalduna. Mexikoko golkoan aritu zen eta XIX. mende hasieran AEBetako Gobernuaren ahuldadea baliatuta eta New Orleansen negozioa egin zuen. 1809an Baratariako badian finkatu zen, eta New Orleansen zuen Pierre anaiaren laguntzaz hiriko merkatu beltzean ospetsu egin zen. Esklaboekin trafikatzen zuen, besteak beste. 1814an, Erresuma Batuaren inbasio saiakeran gerora presidente izatera iritsiko zen Andrew Jackson jeneral estatubatuarrari batu zitzaion, bere burua abertzale estatubatuar gisa berrasmatu zuen.

Iturria:

Samantha Cavell, Jean Laffite: Piracy and the limits of state power in New Orleans, 1814-1815 (The International Journal of Maritime History) (2020).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.