60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatuko zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik

Duela
34
urte

1990ko urriaren 26an,

60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatuko zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik. 24 orduko txandak egiten zituzten, harrobiarekin Labargorriko horma historikoa suntsitzen ari zirela salatzeko. Harrobiak Urkiolako parke naturala kaltetzen zuela ere gaitzetsi zuten. Hurrengo urteko udazkenean berriro igo ziren eta Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu zituen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte