Besòseko intifada hasi zen "Bartzelona markaren” aurka

Duela
36
urte

1990ko urriaren 25ean,

Besòseko intifada hasi zen “Bartzelona markaren” aurka. Sant Adrià de Besòs udalerrian bizilagunek aspalditik ekipamendu publikoak eraikitzeko eskatzen zuten lur eremu batean Udalak etxebizitzak eraiki nahi zituen. Horren aurrean, bizilagunak antolatu eta protesta zikloa abiatu zuten. Intifada deritzona polizia eta bizilagunen arteko istilu gogorrekin hasi zen, azken horiek barrikadak altxata poliziari aurre egin baitzioten. Bartzelonako Joko Olinpikoen prestakuntzaren testuinguruan bizilagun- eta gizarte-mugimenduek higiezinen espekulazioa eta hiriaren hipotekatzea salatu zuten. Lau egunera eten ziren istiluak, bizilagunek gatazkari amaiera ematea erabaki eta Udalarekin negoziazio prozesu bat abiatzea adostu zutenean.

Iturria:

Yeray S. Iborra, 30 anys de la ‘intifada del Besòs’: els veïns contra la ‘marca Barcelona’ (Critic, 2020ko urriak 22).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...