Virgen del Carmen ontzi frankistaren eskifaia matxinatu eta ontzia Bilbora eraman arazi zuten

Duela
90
urte

1936ko abenduaren 5ean,

Virgen del Carmen ontzi frankistaren eskifaia matxinatu egin zen gauez. Ofizial frankistak atzeman eta Bilbon porturatu zuten ontzia.

Euzkadiko Gudontzidiaren Donostia boua bilakatuko zen itsasontzi hau, Francisco Elortegi komandantearen aginduetara.

Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra bouekin batera Matxitxakoko itsas gudu ezagunean hartu zuen parte, frankisten Canarias gurutzaontziaren aurka.

Iturria:

Juan Pardo San Gil, Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) (Untzi Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.