Kataluniako presidente Companys fusilatu zuten frankistek Montjuïceko gazteluan

Duela
86
urte

1940ko urriaren 15ean,

Kataluniako presidente Companys fusilatu zuten frankistek Montjuïceko gazteluan. Abuztuaren 29an atxilotu zuen, Frantzian errefuxiatutako agintari errepublikanoak jazartzeko ardura zuen Pedro Urraca frankistak, polizia militar alemanaren laguntzaz. Frankismoaren esku utzi zuen Irungo Avenida Zubian, Madrilera eraman zuten eta bertan torturatu ostean Bartzelonan heriotzara zigortu zuten inongo justizia bermerik gabeko gerra kontseilu sumarisimoan. Bere azken hitzak “Per Catalunya!” izan ziren. Aurretik, 1934ko urrian Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen, Espainiako Errepublika Federalaren barnean.

Iturria:

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan, Lluís Companys, katalanen alde bizitzen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.