Grebara jo zuten Azkoitiko abarka fabriketako langileek

Duela
106
urte

1920ko urriaren 6an,

Grebara jo zuten Azkoitiko abarka fabriketako langileek. Langabezia gora zihoala eta, bizi-baldintza duinen alde jo zuten grebara. Errepresio gogorrarekin erantzun zieten ugazabek, lantegiak itxi eta Guardia Zibila bidaliz. Tailer atarian zazpi langile zauritu zituen poliziak. Makiñisten Anaitasunak eskuorri bat plazaratu zuen, euskara hutsean. “Azkoitiko erriari, langilleei batez ere: Kaleko arriak berak ere negar egingo lukete adituko balute zenbait langilleren etxian gertatutzen dana. Negarra ez da sendagaia. Malkua begiyatatik irtenarekin ez dezu arkituko zure zoriona”.

Iturria:

Iñigo Aranbarri. Gure Mendea: Ehun urte euskal kulturan (ARGIA).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.