Hitz Egin jaialdi erraldoia ospatu zen Oiartzunen

Duela
31
urte

1995eko urriaren 28an,

Hitz Egin jaialdi erraldoia ospatu zen Oiartzunen. Galindo Intxaurrondoko Guardia Zibilaren buruak Negu Gorriaki, Esan Ozenki zigiluari eta Jon Maia eta Anjel Kataraini jarritako salaketari erantzun eta adierazpen askatasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek. Bertan, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Estitxu Arozena, Andoni Egaña eta Jon Maiaren bertso saioaren ondoren Anje Duhalde eta Mikel Markezek kanta bana taularatu zuten. Horren ostean Esan Ozenkiko taldeen kontzertuak hasi ziren: BAP!!, Nacion Reixa, Xabier Montoia, Deabruak Teilatuetan, Anestesia, Kashbad, Baldin Bada, Ama Say, Su Ta Gar, Dut, EH Sukarra, Lin Ton Taun, Etsaiak eta Banda Bassotti. Amaieran, Negu Gorriaken kontzertuarekin lehertu zen karpa.

Ikusi hemen Hitz Egin dokumentala.

Iturria:

Joxi Ubeda, Hitza eskubide (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko urriak 31).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...